Balore-heziketarako proposamena

 

1.- Pertsonaren zerbitzura

La Salle Ikasetxea ikasteko eta pertsonaren garapenerako eremua da, sormen-ahalmen guztiek izan dezaten garatzeko aukera, gizabanako nahiz gizarte mailan.Hesitzaileek ikaslearen eta izaste prozesuaren arteko bitartekaritza lana betetzen dute, eta jakintzak jasotzen laguntzen diote, baita garapen harmoniatsurako eta gizarteratze arduratsu eta kritikorako prozedurak eta gaitasunak ere.

2.- Balore-proposamen batez

Hezkuntza-Elkarteak bultzatu egiten ditu ikasleak jarrera positibo, libre eta ausarta har dezaten gure balore proposamenaren aurrean, visitas zentzuaren betetasunean bideratzeko gai izan daitezen.

Proposamen hori honako hauetan gauzatzen da: erantzukizunean, sormenean, justizian, bizikidatasunean, barnetasunean eta traszendentzian.

A - Erantzukizuna sustatzen du

Ikasleei erabakiak hartzen laguntzen zaie, beraien balore eta sinesteekiko koherentzian, betehebarrak eta ondorioak aintzakotzat harturik.Ikasleek erantzukizuna gauzatzeko aukerak aurkitzen dituzte: emandako hitzari edo lan pertsonalari eutsiz, escolaren bizitzan esku hartuz, ordena eta puntualtasun ohiturak jasoz…

B - Sormena garatzen du

La Salle ikastetxeak norberaren hazkundeari laguntzen dio, sormenaren garapena, ekimenak eta gauzak modu ezberdin batez ikusteko almena bultzatuz.Ikasleek lagunaza aurkitzen dute, autonomia, orijinaltasunaren garapena, intuizioa eta izpiritu kritikoa lortzeko. Hau guztia beharrezkoa dute ikusmira zabala eta pentsakera malgua izateko, dimentsio estetikoa estimatzeko, eta nork bere egitasmo pertsonala eraiki ahal izateko.

C - Bizikidetasuna bultzatzen du

Elkar onartzea bultzatzen du, baita talde lana, senidetasunezko harremanak, irizpideekiko begirunea, eta sinismen, ideia eta ohitura orok merecí duen ulerkortasuna ere.Gure gizarte kultur-eta erlijio-askotarikoan, garantís berezia ematen diogu pertsonen aniztasunak eta beresitasunak merecí duten errespetuari; demokrazian jardín ahal izateari; adiskidetasunean hazteari; eta norberaren cultura estimatzeari, pertsonaren eta taldearen aberastasun iturri gisa, inongo bazterketarik gabe.

D - Justizia sustatzen du

Arreta guztiz berezia ematen zaio ikasleak elkarrekin giza bidegabekeriaz ohartzeko gai izateari, baita gizarte zuzenago eta senidekorrago baten alde jokatzeari ere. Ekologiaren garrantzia azpimarratu nahi du, bakea, Haurren Eskubideak eta guztion onerako lankidetza desinteresatua. Modu guztiz berezian sustatuko ditu zerbitzu-ohitura eta jarrerak, eta egitasmo solidarioekin bat egitea, eximen borondatezkoak medio.

E - Barnetasuna zaintzen du

La Salle Ikastetxea esperientziarako eremua da, non ikasleek gertaerak ulertu eta interpretatu ahal izateko lagunaza izango duten, barne-hazkundea erraztuko duten arauen bereganatzearekin batera. Konbentziturik gaude ikasle bakoitzaren sakonenean bizi-egitasmo bat eraiki behat dela, zainean ideiek, sinismenek, baloreek eta jokaerek batasun harmonikoa osatuko duten. Barnetasunaren garapenerako autoestimuan laguntzen zaie; bizikizunen eta sentipenen adierazpenean; enpatiarako, miremenerako, lasaitasunerako eta isiltasunerako gaitasunean; egiaztasu irritsean, esker onean, baita sintzotasunean eta hausnarketan ere. Hori guztiori, estola zorioneko esperientzia izan dadin.

F - Traszendentziara irekitzen du

Traszendentziara irekita dagoen hezkuntza-eredu baten alde jokatzen dugu, kristau elkartean bizi izandako fedearen indar antzaldatzeilean eta Desusen Ebanjelioaren indar hezitzailean sinesten dugulako.